GERTATZEN DA
Eskuekin intentsitate eta grinak
partekatzen ditugulako
loratzen dira gaztainondoak gure gainean,
mahatsondoak bildu gorputzean.
Gerizpe honetara heldu bitartean,
nork bere belar gaiztoak erauzita,
elkarri arantzak kentzeko gai gara orain.