Aurkibidea
BUELTAKA
Argiaren ilusioak bultzaturik
irten gara kalera arropa gutxirekin
etxeko leiho guztiak zabalik utzita.
Ezezagunarekiko konfiantza gaindosiak
lurreratu gaitu hemen, itzaletan
hazten diren goroldio eta liken artean, hotz.
Argi zuriak engainaturik itzuli gara beste behin
gurea ez den gotorleku batera, sitsak nola,
ilargia bertan gordetzen delakoan.