Aurkibidea
ARTEA
Bishopek dio
ez dela zaila galeraren artea menderatzea;
hainbeste dira galtzeko intentzioz beteak diruditen
gauzak ezen haien galera ez baita hondamendia.
Aholkatzen du:
Gal ezazu zerbait egunero. Onartu haserrea
giltzak galtzeagatik, alferrik igarotako orduengatik.
Ez da zaila galeraren artea menderatzea.
Idatzi, praktikatu haratago, azkarrago galtzen:
lekuak, eta izenak, eta egin nahi zenituen
bidaiak. Batek ere ez du hondamendirik ekarriko.
Gal daitezke oihalak, teilak,
lurrak, ofrenda guztiak.
Galdu lengoaia, lotura, gertutasuna, sutondoa.
Gal gaitezke sakrifizioan, ispiluan, testuan.
Eta hala ere, ez da hondamendirik gertatuko
aurriek betetako hutsunean,
soilik poesia.