Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

AHAL IZANEZ GERO

 

 

Nik ere abestu nahiko nioke

humoreen eraztunari

esadan zer sentitzen dudan,

eskuak dardarka

jartzen dizkidan sentsazioa

deszifratu ahal izateko.

 

Galdetu nahiko nioke ea

presio atmosferikoak eta ilargi aroek

egiatan baldintzatzen duten

begiratzeko modu zehatzegi hau,

dantzari bizitzeko gurari basa.

 

Ahots honen hondakinak

ukitu arte kantatu nahiko nuke,

isilarazitako oro

lurreratu ahal izateko nolabait.