Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

UDA BETEAN

 

 

Orduak hiltzen ari direla ez sentitzeko

idatzi beharra dago,

denbora orientazio bertsuan

gehiegi luza ez dadin.

 

Denbora hil beharra dago:

erailketa perfektu bat

labanaz edo lumaz, ez du asko ardura,

loak gu desagerrarazi aurretik,

 

jasanezina suerta baitaiteke

goizaldeko freskoan

eguzkiaren begi berotik datorren

energia zelataria.