Aurkibidea
ZIKLIKOKI
maitatzen edo maitatuak izaten
ez dakigula onar dezagun behingoz
Itxaro Borda
Ordu erdi darama ahoan odola metatzen
burdin zaporea gehiago luzatu nahi ez eta
hagin bana galduz ahoskatu berba bakoitzeko
it will pass, love, it will pass.
Behin hortz guztiak galduta
odola isurtzen hasi da
ahots goran errepikatuz
it will pass, safe dream, it will pass.
Seguruenik, itzartzerakoan
ahoa bere onera itzuliko da
tonu berri eta berba jario umoretsuagoarekin
zeren it will pass, melodrama, it will pass.