Aurkibidea
ZERBAIT ARRAROA
Adurrez, kaio lumaz, ezkata dirdiratsuz
zikindu du ezezagun baten ohea beste behin.
Leihotik ikusten den paisaia ederra da,
itsaso, mende hasierako edifizio
eta auto lerro amaigabeekin.
Alboko gelan lagunak daude.
Behar duen guztia darama berarekin,
baina beharbada ez dago
nahiko lukeen lekuan
nahiko lukeen moduan.