Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

JAIOTZA BERDEAK

 

 

Loturak ezartzen ditudan aldiro

hamaika narratiba erein ditzaket

fikzioaren lorategian,

alegiazko arbolen gerizpean.

 

Izan zitezkeen guztiak ordenatzen ditut

ahots goran berretsiz

barnean ekoiztutako irudi oro,

ezin baita beste bat izatea ekidin

eszenak deskribatzen hasi eta

izena jartzeko prozesuan.