kritikak:
Idazketara itzuli, Irati Majuelo,
Berria, 2022-12-04
«Desira eta idazketa dira liburuaren gai nagusiak, edo, hobe esanda, desira eta idazketa bizitzarekin txirikordatzen dituzten poemak dira. Hala, maitasunak, bakardadeak, loezinak, hutsuneak eta ezezaguna den horrekiko begiradak hartzen dute leku orriotan».
Keinura itzuli, Maite Lopez Las Heras,
kmk.gipuzkoa.eus, 2024-01
«Olavek aldaketez dihardu, gorputzaren eta ekintzen eraldaketaz. Baina baita bakardadeaz ere, eta definizioez, izateaz eta desiraz. Gezurra dirudien arren, aldaketak onar ditzakegula baieztatzen du poeta durangarrak; galerak, berriz, ez horren erraz».
Keinua idatzi, Jon Jimenez,
Gara, 2024-01-14
«Ingurune horretan, non iraganaren, orainaren eta geroaldiaren arteko mugak lausotzen diren, momentuak hartzen duelarik guzia, haragi puska honen nahi eta desirek komunikatzeko dugun ezintasunarekin talka egiten dute».