Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 
Lazunak azkazaletan
Oihana Arana, 2021

Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poema hauetan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die —sarri ironikoki— gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.

bideoak:
Eugeniren Txokoa (2022-04-11)
Kultursharea (2021-04-26)
kritikak:
Poesia eta musika, Aiora Sampedro, Berria, 2021-05-23
«Ahozkotasunetik oso gertu kokatzen diren testuak dira, estrofa laburrak, hitz-jokoez konposatuak, eta eskuarki, paradoxa bat plazaratzen dutenak edo amaiera aldera, irakurlearengan efektu harrigarri bat bilatzen dutenak».
Ur beltzetako tximeletak, Ainhoa Aldazabal Gallastegui, Argia, 2021-06-20
«Oihana Aranak denbora luzez gogoratuko dugun poema liburua idatzi du. Askotan irakurriko ditudan hitzak aurkitu ditut bertan. Mundu eta izar berri asko dituen galaxia literarioa».
Mendea eta segundua, Igor Estankona, Deia, 2021-09-25
«Konturatu orduko, ia nahi gabe, egin egin naiz idazlearen ahotsera, ezagun bihurtu zait bere intimismo zabal hori. Gela itxi batetik kapaz da hegoak zabaldu eta beste dimentsio batzuetara egiteko».