Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

TARRATADA

 

 

Toalla banarekin estali ditut

etxeko ispilu guztiak.

 

Orain ezin dut neure burua ikusi.

Ezin juzka

ezin puska.

 

Ebakitxo bat egin diet

etxeko toalla guztiei.

Begien parean.

 

Ikusi ez.

Baina gustura kliska diezaioket begia

neure buruari.