Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

AZALA

 

 

Azal iezadazu, arren,

noraino litekeen azala toles.

Mintza gaitezen oskolez.

Mintza gaitezen karakolez.

Azala etxea bada,

nora mudatu?

nola mudatu?

 

Nire azalean ez dago pertsianarik,

ez dago hegan hasi nahi duen izara zuririk leihoetan.

Badago, ordea, otordurik, etxetiarrik…

nire azalean itsatsirik.

 

Nire etxean ez dago orbainik,

ez dago oreztarik.

Badago, ordea, izerdirik, ilerik, azkazalik…

nire etxean itsatsirik.

 

Egin iezadazu, arren,

erantzun nahi dizudan galdera.

Galde iezadazu

noraino den azala arma.

Noraino den etxea armadura.

 

Utz iezadazu, arren,

kartsuki erantzuten:

gorputza biak da aldi berean;

azala eta etxea;

arma eta armadura.