Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
ZABALDU ETA JAN
Frutak jatearekin
gertatzen den gauza bera
gertatzen omen da
liburuak irakurtzearekin.
Etxean zer egin ez dakizunean
ez ei da laranja jaten.
Txokolatea jaten da.
Etxean zer egin ez dakizunean
ez ei da liburua zabaltzen.
Denborari oparitzen zaio denbora.
Beti denbora faltan,
baina erloju geldiei
so; erredundanteegia da
akronotasuna.
Ezin jakin hamaikak eta
hogeita zazpi diren,
erloju hautsi batek ere
ordua ondo markatzen baitu
egunean bi bider.
Ni ere hala bizi nintzen
norbaitek mesanotxera
liburuak
eta ohera
laranja zukua
ekarri zizkidan arte.
Orain liburuak jaten ditut
eta laranjak zabaldu;
erlojuei ez diet
pilarik aldatu.