Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

NOIZ-ZER-NORK

 

 

Hogeigarren mendekoegia da

basoerdiak hartzeko gelditzea.

Te rooibosa, olo esnea eta halakoak

saltzen dituzte orain tabernetan.

 

Egunkariko denbora-pasak egin bitartean

kafesnea gosaltzen duten

gixonzahar kulturetak laster hilko dira.

Euren lagun txapeldun tripontziekin batera.

 

Orduan, agian guk eskatuko ditugu

basoerdiak tabernan

eta edango dugu erdia baino gutxiago.