Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

LEIHOZABALKA

 

 

Batzuetan ez gara gu

etxeetan bizi garenak,

etxeak dira

gugan bizi direnak.

 

Haur ginelarik marraztu genituen etxetxo politen

berrinterpretazioak

            (ez-artistikoak,

            makabroak)

gara.

 

Bihurgunez beteriko bidearen amaiera,

amaierako kea.

Ke beltza.

 

Zer dela eta dauzkagu, bestela,

leihoak zabalik

eta ahoak itxita?