Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

GARRATZA

 

 

Itsasoa entzuten da!

Baietz!

Egin kasu!

 

Itsasoa entzuten dela!

Jandako muxila baten oskola

belarrian jarriz gero itsasoa entzuten da!

Egin kasu!

 

Lamia bat dago!

Baietz!

Egin kasu!

 

Lamia bat dagoela!

Zu etxean ez zaudenean lamia bat

bainatzen da gure etxeko baineran!

Egin kasu!

 

Limoi zaporea dute.

 

Nola dakidan? Zuk ikusi aurretik jaten ditudalako.

 

Muxilak ez! Itsasoa eta lamia.