Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

MUGA BEHAR ZENUEN

 

 

Gorputz malgu eta maskala

gorputz irmo eta indartsua.

Batzuetan A bestetan B.

 

Lazunak azkazaletan

gorputz bete taxon,

ezin konta beste izaki

ezin sailka ahala mundu.

Haiek zu bete

eta zuk haiek

sinbiosia

edo halako zerbait.

 

Lurraren antitesi

eta lurtarren lagun.

Batzuetan A bestetan B.

 

Handi eta zabal,

mugabako. Irriņo zerutiar batek

eraikitzen dizkizu mugak,

hark erabakitzen du

noiz A eta noiz B.

 

Eta eskerrak,

txiki izaten ere jakin behar da-eta.