Aurkibidea
—1—
—2—
—3—
—4—
Egun txiki bat: 2017ko urriaren 1a
—5—
—6—
—7—
Txatalak Mary Wollstonecraft Shelleyrentzat
Aurkibidea
—1—
—2—
—3—
—4—
Egun txiki bat: 2017ko urriaren 1a
—5—
—6—
—7—
Txatalak Mary Wollstonecraft Shelleyrentzat
NUKLEARRA
diren guztiak egin ondoren
zazpigarren egunean
Jainkoak atseden hartu zuela ikasi genuen
ortziaren erdian begi handi bat lo utzita
diren zentral guztiek dauzkate zeinek bere historia
bere istripuak bere ahuldadeak eta argi aldiak
latentzia fase luzeak ere izaten dira
urteak eta urteak sentimendu edo ekintza bat umotzen
uste dut indarrean geure baitaren mugetan
eta gure itzalaren irismen eremuan
denbora asko emanak garela
(larba egoeran zelula karraskariak)
nonahi igartzen da desmuntatze aro bat dela ate joka
zenbait oihartzun eta hondakinek asko iraun dezake
arriskutsu izan ahal dira desaktibatze lanak
eta desegite prozesua larregi atzenduz gero
ez da inor geratuko barrutik ondo ezagutzen dituenik
(inori oinordetzan laga historia pozoitu bat)
epeekin asmatzea garrantzitsua da
ahitutako erregaiak bereiztea azpiegiturak deseraikitzea
hormigoizko sarkofago batean sartzea gune kutsatuenak
(santutegi baten ernamuin eta atalase)
gaitza izango da desestalitako begi zulo hutsetara so egitea
irudikatu orain zeruetako erresuman lekuak husten
Grünenthalen seme tuer bat astebeteko oporrekin