Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

THEATRUM ANATOMICUM

 

 

gugan baina ez gugan bakarrik

helburu eta arrazoirik gabeko besoen gisara

pixkanaka baina ziur erortzen da gaua

ikatz eta urrez betetako amets-zaku erraldoia

izara maiztuez bildu ezinean nabilen ilargi beltza

arima galkorren larbez betetako sarea

anatomia urdurien ebakuntza-mahaia

 

     baserriko teilatuan eserita

     gure amonen amonek

     izarrak zenbatzen dihardute

     antzarek zalaparta osoan karranka egiten dutela

     dozenaka mila bizirik lumatzen ditugula

     eta gu isilik atzamarrei begira ume gorrak baikinen

     beirazko begien zuritasun aratzeko humanitatean

     gauaren zerrak larrutzen gaituen bitartean