Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

OSTRUKAREN LEPOA

 

 

ebakuntzarako tresneria

esterilizatua dago

     sabelaren zirkuluan

     sekretuen bila dabiltza inurriak

 

buruko mikrofonoak

itzalita daude

     doi-doi objektiboaren gainean

     eroriko dira estalaktitak

 

goizaldeko laurak

kanpandorrean jotzen dutenean

     haur literatura existitzen den arren

     amesgaiztoek ez dute adinik izango

 

belarri zabalen eta

belarri motzen basoan

     gauak gure begi-zuloak ditu

     igeltsuzko ilargiak izarrak malkoak

 

ostrukaren lepoak

neurtzen du mundua

     eta ezin gizakiaren eskizofreniarekin asmatu

     eta ezin burua lur azpian barrurago sartu