Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

EBAKUNTZAREN ERDIAN

 

 

behingoz hasi

behingoz lehertu

ezeren truke deus

joan eta hartu

ametsak gauzatu

ezeren truke deus

dena aurkitzeko

geografia zaharrak

altxor berriak

eskuak zure esku

etorri eta egin

ametsak gozatu

ezeren truke deus

dena txikitzeko

bi minutu baino ez

beldurrak irentsi

desioak piztu

oinazeak sutan erre

ebakuntzaren erdian

atsedenik ez