DUINTASUNAZ
biluz itzazue
zuen gorputzak
miatu ahoak
bizkarrak
oin azpiak
ileak
bularrak
miatu zuen uniformeak
galtzak
nikiak
kuleroak
eta abarrak
ea bilatzearen bilatzez
aurkitzen duzuen
lan hau egiteko
nonbait
noizbait
galdu zenuten duintasuna
bortxatzaile miserableak!