Aurkibidea
VIKI
Ez jantzi panpoxik
ezta ere poltsikoan sosik
baina egunero zaude pozik.
Begi ertzak irrist,
aurpegia irriz,
eta ni zure egarriz.
Eskatu didazu bisou,
nik galde: nor zara zu?
Lotsarazi nauzu, aizu!
Mandarina zaporeko soa,
sua bezain gartsu, gozoa.
Esnatu didazu otsoa.
Arropek kolpean irrist,
elkarri begira irriz,
egidazu koska berriz.
Bi su artean bisou,
zu eta ni, ni eta zu.
Nolako plazera, aizu!
Ez dugu behar arroparik,
are gutxiago sosik
bizia bizitzeko pozik.
Gurutza iezadazu soa,
gazia bilakatu gozoa,
espetxetik behingoz
aska dezagun gogoa.