Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

EZ ZARETE PASAKO

 

 

Francok hiltzerik

lortu ez zuen

gorria naiz.

Inkisizio guztiak

hegaldatu dituen

sorgina.

Euskara gogotik

darabilen

euskalduna.

 

Hildako guztien izenean

“ez dira pasako!”

gauero belarrira

xuxurlatzen dizuedan

horixe naiz.