Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

NON

 

 

Ez galdetu non nagoen,

leku hau ez da-eta

mapetan erraz aurkitzen.

Ez galdetu non nagoen,

leku hau ez da-eta

inongo latitude eta altitudetan agertzen.

Ez galdetu non nagoen,

leku mugikorrean dantzan nabilenez

bilatu arren ez nauzue-eta bertan topatuko.

 

Leku honek badu

bere izena.

Izan liteke zelai zabal bat,

zuhaitz eta mendiz josia,

elur malutez estalia,

eguzki izpiz jantzia,

euriz bustia.

Izan liteke etxe erraldoi bat,

zementuz edo harriz edo

egur zaharrez eraikia.

 

Leku honek baditu

mila koloreko lau horma:

beroak, hotzak, ilunak, argiak.

Izan litzake mila errepide,

mila estrata txiki,

denda txikiak inguruan,

eta animaliak eta landareak.

Izan litzake, gorantz begira,

amaiezinak diruditen aldapa malkartsuak,

misterioz betetako bidezidorrak ilunpetan.

 

Ez galdetu non nagoen, berriz ere.

Hemen nago,

hotz izoztuko eta ur epeleko aberrian,

ez lurrean ez airean, soilik aske,

soilki askatasunean.