Elkartasun basatia
Elkartasun basatia
2013, poesia
112 orrialde
978-84-92468-46-1
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2009, poesia
 

 

ERRAZKERIAK

 

barre egin inork espero ez duenean,

oztopatu inurri ilara baten ibilbidea,

ezabatu telefono bat komuneko atetik,

aipatu Che Guevara XXI. mendeko

intelektual ezkertiarren solasaldi crianza batean,

 

hemen izango bazina bezala

abestu amodiozko kanta hura

inguruko inork entzun ez arren,

izan erbeste mota guztien periferiakoa,

gutxiengoak boterea erdiesten duenean

beste gutxiengo bat bilatu,

 

ergela izan inteligenteen artean,

mespretxatu burkide elitistak,

berba errazak korapilatzen direnean

defendatu -keria ederrenak,

isildu taberna baten erdian,

beti ezberdinak izan nahi dutenen artean

arrunta izan, izan betikoa,

 

egin zeure buruak espero ez duen zerbait,

erabaki zer egin airearekin