Elkartasun basatia
Elkartasun basatia
2013, poesia
112 orrialde
978-84-92468-46-1
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2009, poesia
 

 

LUR HAU

 

Lur hau

zeinari esaten diogun herria

 

hitz bakarrean kabitzen den arren

izateko hizkuntza oso bat

behar duen orubea

 

ez dakit zergatik esaten diogun lur

airez osatua denean

 

airez eta

hatsez

ahotsez

ezkutatzen ez diren

berbez

 

lur hau

zeinari esaten diogun herria

 

da

 

arnasten nauena