Elkartasun basatia
Elkartasun basatia
2013, poesia
112 orrialde
978-84-92468-46-1
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2009, poesia
 

 

GIZON BAT MIKROFONOAREKIN

 

Han egon. Zenbatu garondoak.

Ibili. Pauso motelegiak. Bagoaz.

Haurrak ere gurasoen eskutik.

Noiz ukituko dute elkar bikoteek

plazer hartu arte.

Noiz. Norbait begira dagoenean.

Esaldi zatiak. Leloen artean leloak.

Lurrera doazen listuak. Eguzkia.

Espaloietan haiek. Hemen ez.

Bagoaz. Iritsiko gara

mila pauso barru bada ere.

Pentsa nitzake gauza guztiak.

Galde nitzake orgasmo guztiak.

Negar egin titiburuan

kosk egiten didaten aldiro.

Hain da txikia denbora.

Hain da odola hain da lurrina.

Izerdia. Ahots korden hauspoa.

Aski dira hitz bat edo bi.

Zertarako gehiago. Dena dago hor.

Klin klin klin pianoa bailitz.

Etorri. Sartu barrura. Ibili.

Elkar ezagutu gabe. Elkar ukitu gabe.

Isuri. Ez galdetu izenik. Ez oztopatu inor.

Pentsatu hatz markak gauean.

Noren azalean. Sumendi oro.

Nor izan. Hemen. Ibili. Isuri.

Ez dakit zer gertatu den goizean.

Kontatuko dizut. Belarri bat dut ahoan.

Kontuz! Artaldeak! dio norbaitek.

Bat nator.