Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

EZ ORAIN, EZ INOIZ

 

Arin igaro da iragana

aurreratu ditu hegazkinak

Beotibarko zelaietako

uholdeen gauean

gerla bukatu berri

umeari begira gaude ea

lo dagoen

eta ez dago lo

ahoz gora dago

begiak zabal-zabalik

laino beilegien azpian.

 

Kontatu dizkizuedan gauzak

arrainaren eta haren arrautzen

ur-lasterren orrialdeotan

ez dira errekaren ametsak

baizik eta ezin ukan guztiak

zeinak, batzuetan, garden

itzultzen diren

hitzekin pentsamendura.

 

Atzean ezer ez daukan ezinegona

eta zauriari darion baltsamoa

laster elur maluten aldera egongo den

leihoa bezala

udan hasi zena

udazken eder honetan sartu da.

 

Zenbat kolore zenbat poema

batzuk beste batzuen ordez

lehenengoz jotzen duenean

azken hego-haizeak.