Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

AGURRAK

 

Igerian ikasi zuten ibaia

utzi dute emakumeek

ez dute joan nahi

ez atzean geratu

egunen batean ez dira

existitu ere egingo

sastrakadietan

ilargi zurbilak.

 

Bizitza hustu zaio

eta elkarri eragindako mina, badakizu,

aitarekin egoteko egin ditu

kilometroak eta kilometroak semeak gauean.

 

Eta zenbat jende horrela

argizariaren haragia

inork ez du sosegurik aurkitzen

eta inoiz ez da kontsolamendua osoa izango,

baina euren zati bat

desagertzen den bitartean

heriotzarako

gertatzen dira.