Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

IAZKO URTEBETEAK HASI DIRA USTELTZEN

 

Alkandora malkoen urarekin plantxatzen.

Negarrez udaberrian.

Onartuz, emeki, dena.

Zure buruari baimena emanez

pentsamendu alaiak eduki ditzan.

 

Anputazioaren mina

eta kimu berriak,

egarriz hiltzen ari da

iturria.

 

Kalea laburra, meharra

eta iluna da,

baina handik gora bakarrik daki

bihotzak joaten.

 

Hiletetatik hartuz

soilik loreak.

Hiroshimatik hartuz

gauza atseginak.

 

Iritsi zara, kanpoan eguzkia,

inoiz ez bezala

eta bidearen amaieran

goroldioz estalitako harri baten gainean

txindorraren hezetasuna.

 

Hark ez du migratzen,

kantua da, kantua zuretzat.