Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

GONBITA

 

Apurka. Apurka bere gogotik

aldentzen eta ezabatzen ari naiz

baina oraindik ezagutzen nau

eta nigana dator.

 

Bere itxarotearen kristalean

loa galdurik egun osoa eta gau osoa

loa galdurik, iritsi da

jaio berrien adinera.

 

Ematen du eguzkia, orriak,

orriak kaminoan

eguzkia kaminoan orrien gainean

bere besapeetatik sortu direla.

 

Bide hauetako asko, gainera,

desagertu egingo dira bera desagertzean,

itzaltzen ari dira euren orri berde

beilegi, nabar, beltzekin...

 

Miresten dut mundu erraz hau

itzela, itzelagoa

munduaren arima baino, amama,

hezurrak lurrundu zaizkizu ia!

 

Ematen du eguzkia, orriak,

orriak kaminoan

eguzkia kaminoan orrien gainean

zure esporetatik sortu direla.

 

Eskua ukitu dizut,

zure zahartzarora sartu naiz.