Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

GORPUAK ETA GAINONTZEKO GAZTEAK

 

Txakurrak ikusi ditut birritan

aintzirako uretan edanez,

zabortegiko ihiak

jaten dituzten umeak.

 

Eta badakit penak dituzuela,

penak dauzkat nik ere,

baina nireak, zuongan pentsatzen dudanean,

ez ditut sentitzen kasik.

 

Beleek jazarriak

zaldi gosekilen gainean ikusi ditut

zaldi azulak,

kaparra beltzez betetako bekokiak

eta zela gorriak

izar gorri banarekin

arrosa biren artean.

 

Ze lo txarra eduki dugun denok bart odol lehorrarekin.

Lainoa zerien ortuetan,

goizaldeko hotzera arte ibili gara.

 

Eta badakit oroitzapenak dituzuela,

oroitzapenak dauzkat nik ere

baina nireak, zuotaz oroitzen naizenean,

ia ez ditut gogoratzen.

 

Inoren berotasunik gabe

hilko zaretenok,

jendeak hemen jakin gura du

nora zoazten nora

gure zainetan gora.