Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

INTSOLAZIOA

 

Chaniako hotel zahar bateko

leihoa zabaltzean

organoak sutan dauzkat,

gorputzaren gauean

eguzkia.

Sekula hemen izan ez arren

gogoan dut

horitutako itsaso hau

egundo lehenengoz

ikusi nuen aldia.

Aditu dut ametsetan zabiltza Igor

eta ernatu naiz baina

igaro naiz, nik uste,

beste amets batera

arrastia urratzen duten

txitxar ikusezinen artetik

elur hotzetara.

Gauza berrietan zaudeten

oroitzapenok,

itzul nazazue

konortea galdu dudan

ohe honetako

izara hutsen artera.