Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

BELDURRAGATIK DA

 

Beldurragatik da

ez jakiteagatik, behin hasiz gero,

bukatuko ote den inoiz.

 

Urruneko dikeek nar egin dute

eta beldurra, logelak zeharkatuz,

lerro hauetara dator.

 

Dena aldatu eta deuseztatzen denean

lehenengotan ez daukagu nora joan

eta gero badaukagu nora joan.

 

Gainbehera datorren inperioaren

matxinatutako kolonietan

laster izango da zehazki udaberria.

 

Barkatu zure aitari eta zure amari:

behin elkar maitatzea erabaki zuten

umearen aurrean.