Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

KAVAFISEN POEMA BATEN ANTZERA

 

Maitasuna harekin gaua izan da

eta perfekzioa

 denbora asko

inorekin egon gabe 

beharbada arretatsuegi ibili dira

arean zurrun gorputzeko botoiak

baina ohe gainean biluzik

ez da hozten.

 

Izan ere zati batean

amodio honi beroni lotuko zaio,

gorputz honen beronen irudiari.

 

Hala izango da.

 

Goizean, hura joandakoan

plazer bakartiari lotuko zaio berriro

baina gar honen irudiarekin

berri bat asmatuko du

ez hain aratza eta onesta

baizik eta lizuna, beroa eta zikina.