Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ATSEKABEA

 

Zoroa, ezentzunarena egiten diozun arren

bete-betean asmatu duena.

Mozkortia, begirada aldendu diozun arren

iltzatu dituena jadanik bere begiak zure garunean.

 

Narbalaren adar bakarra,

inork ez dakiena zertarako den.

 

Azken tragoa, pentsatu ez arren

beheraldian jarri zaituena.

Itzala, zurekin doala uste arren

Galileara bidean aurreratu zaizuna.

 

Gezurra, sendoa dirudien arren

ez dena gezurraren metastasia baino.

 

Maria, leun bortxatzen duzun arren

ez duzuna hunkitzea lortu.

Eta umea, jo egiten duzun arren

ez dezakeena aldatu zuganako maitasuna.