AMARRUA
Zeruaren ganga
zeinaren azpian mugitzen garen:
mugimendu bakoitzak mugatzen gaitu,
muga bakoitzak mugitzen gaitu.
Ardoa edan edo ez,
greziarren jakituria izan edo ez,
ilargira joan edo ez,
lau paretatzar ditu gure mundu honek.
Bere horretan jarraitzen du
hodeiertzaren amarru zikinak:
hurbildu uste dugu, arrimatu uste dugu.
Bertzerik ez.
Zeruaren ganga
zeinaren azpian mugitzen garen:
norberaren askatasuna
ur hormatuan urtzen hasia den
icebergaren tontorra baizik ez da.