BAZOAZ
Bazoaz
week-end delakoaz gozatzera
iraultza poetikoa egitea proposatu behar nizun unean
Bazatoz
besarkada batek dena konponduko duelakoan
muxu inozo batek dena moldatuko duelakoan
Bazoaz
hiru egunen buruan
itzuliko zarelako promesarekin
Hemen utzitako hutsunetik edanen dut bitartean
isilunearekin konformatuko naiz
neronen buruarekin solasean ez itotzeko
Zuk sortutako hutsune bakoitzeko
poema bat egin izan banu...
zuk sortutako isilune bakoitzeko
Bazatoz
eta hiru egunen buruan
ez da iraultzaren aztarnarik ere izanen
Bazoaz
eta esnea ozpinetan edaten jarraituko dut
besarkadak hutsik gelditzen direnerako
Bazoaz
eta itzuliko zarelako esperantza
mehatxu egiten hasia zait