Mugaldekoak
Mugaldekoak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-64-9
azala: Xabier Gantzarain
Edu Zelaieta
1973, Gasteiz
 
 

 

MUGALARIA

 

Mugalaria izan nahi nuke

lege arrotzei lasai muzin egiteko.

 

Lege arrotzei lasai muzin egin eta

bertako mugak hautsi

 

Bertako mugak hautsi eta

libreago bizi

 

Libreago bizi eta

harat-honatean ibili

 

Harat-honatean ibili eta

kontrabandoan zoriona pasa

 

Kontrabandoan zoriona pasa eta

mugalaria izan

 

Bertako mugei muzin egiteko

izan nahi nuke mugalaria