Mugaldekoak
Mugaldekoak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-64-9
azala: Xabier Gantzarain
Edu Zelaieta
1973, Gasteiz
 
 

 

LO ZINEN BITARTEAN

 

Lo zinen bitartean

zure orain arteko bizia ikusi berri dut

nire gogoaren pantaila handian:

neskatxa nola emakumetzen zen.

 

Lo zinen bitartean

arras erne izan naiz.

Ez dut zure gorputza ukitu,

ez dut zure ilea ferekatu.

Horretarako badugu diskografia ergel oso bat,

zinema eta libururik salduenak badaezpadako osagarri.

 

Lo zinen bitartean

ametsetan egin dut bidaia

ea atzematen zintudan.

 

Eta atzeman zaitudanean

zure gorputza ukitu,

zure ilea ferekatu dut.

 

Orduantxe ernatu naiz

zu arras erne zinen bitartean.