Mugaldekoak
Mugaldekoak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-64-9
azala: Xabier Gantzarain
Edu Zelaieta
1973, Gasteiz
 
 

 

GURUTZAKETAK

 

«Ez dakit» erran eta

fikzioa sortzeko gauza naiz.

«Ez dakit» erratea beti da interesgarriago:

zalantzari zirritua utzi

—edo leiho oso bat zabalik—

galderak maitekiro bizi.

 

Ezin beti gai handietara jo,

ezin beti burutzeko ditugun iraultzen aldarria egin.

Politika ezdeusari berezko tokia kenduko genioke.

Azken batean,

gai ttikiak eta tonu apalak izaten dira

gure bizira itzultzen gaituztenak.

 

Beti itzultzen gara bizira,

ez dago bertze lurrik guretzat.