Mugaldekoak
Mugaldekoak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-64-9
azala: Xabier Gantzarain
Edu Zelaieta
1973, Gasteiz
 
 

 

ERRADAZU

 

Noiz arte izanen ditugu

            ttikitako beldurrak?

 

Noiz arte izanen gara ttiki

            gure heldutasunean?

 

Baldin eta badakizu,

            erradazu noiz arte, otoi.

 

Erradazu, eta zin egiten dizut

            isilpean izanen dudala.

 

Erradazu zure beldurrak

            nireak ote diren.

Erradazu nire kezkak

            zureak ote diren.

            Zin egiten dizut

            ez dudala zure sekretua agertuko.