Mugaldekoak
Mugaldekoak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-64-9
azala: Xabier Gantzarain
Edu Zelaieta
1973, Gasteiz
 
 

 

EHUN URTE

 

«Funtsean, aduana eta kontrabandoa

elkarren pareko dira.

Kontua da nor den azkarrena».

 

Hala erran omen zion

Julien Viaudek Lekotxandegi xelebreari

zinez merezi duten hiru gaiez mintzatu ondoan.

 

Ehun urte inguru geroago

berriz elkartu dira

idazleren baten paper galduen artean.

Eta haiek, aldiz,

zinez merezi duten hiru gaiez mintzatzen segitu dute.

Ehun urte ez baitira alferrik pasatzen.