GADDA
Arauzko nobelarik behinena egitea zuen helburu
Carlo Emilio Gadda idazleak.
Ez zuen inoiz proiektua bukatzerik erdiesten.
Luzaroan izaten zen gogoeta egiten
eta esaldiak moldatzen
balizko nobela bukatu nahian.
Baina ez zuen inoiz lortzen.
Asmo horri amore ematen zionean bakarrik
argitaratzen zituen liburuak.
Bukatu gabeko kontakizunak ziren,
halabeharrez.
Izan ere, zatietan datza
errealitatearen muina.