MUSUA
Nire titiak txikiak dira eta begiak biribilak.
Zure zangoak, luzeak eta freskoak
iturritik behera datorren zurrusta bezala.
Hozka egin dizut zaman,
sendoa duzu, heldu gabea oraindik,
intxaur erori berrien antzeko.
Nire gainera igo zara eta musuka hasi sabelean,
uhin umelak barreiatu dizkidazu azalean,
orain hemen, gero han,
ekaitza hasi baino lehen erortzen diren
lehen tanta lodiak bezala, pla, pla, pla.
Lo geratu gara bizkar eta bular,
biltzen diren moduan ezpainak
hasperenaren ostean.