ABIOIAK ZERUA URRATZEN
Isiltasuna eta ihintza dakarte haren begiek.
Ikusi ditu gorpuak erretenetan,
abioiak zerua urratzen,
bakardade zilborrak ereiten
sororik soro, herririk herri.
Ez du nora itzuli, norantz bideratu urratsa,
urtegi batek estali ditu haren oroitzapenak.
Ez dakar konturik,
nozitu egin ditu egiak, ez dute izenik.
Goxo har dezaten nahi du soilik,
beti arrotz izan, herririk herri.
Ez du nora itzuli, norantz bideratu urratsa,
urtegi batek estali ditu haren oroitzapenak.
Urrunera begira dabil, herririk herri.