Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 

HAN DENA ERRAZAGOA DA BETI

 

Zerbait hautsi zaigu

eta ez dakigu zer

baina zerbait hautsi zaigu

 

Badakit hori

bestelako hitzak dituzulako

bestelako begiak

eta behar ez den hizkuntza

 

Badakit zuk desiratutako guzia ezin eman dizudala

Zerbait hautsi zaigu

ez dakigu zer baina

zerbait hautsi zaigu

 

Ez dakigu non

ez dakigu zer baina

zerbait hautsi zaigu

 

Ez dakigu udako euritan non aterpetu

 

Zerbait hautsi zaigu

 

Ez da lorontzirik hautsi

ez dira aireplanoak urperatu

hariak eta uharte txikiak geratzen dira soilik

baina guri beste zerbait ere hautsi zaigu

beste zerbait lurperatu dugu

 

Badakit zer eskatu ahal dizudan

badakit zer geratu den gugandik

 

Badakit zer geratu den gugandik

bide berriei elkarrekin ekiteko