Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
GERRAKO PARTEA
Artilleria gogorrez kolpatzen zuten hiria
irratia piztuta loak hartzera ohitzen hasi ginen
atertu gabe jarraitzen zuen elurrak ere
Lehergailuek aterpe zaharrak bota zituzten
eta nekazariek ihes egin zuten noranahi
Hankaz gora geunden
gauza ederrak ikusten genituen begien parean
Apenas genuen oinarrizko premiak asetzeko ezer
herriko emakumeak mutilatu zituzten
eta sabelak puztu zitzaizkigun gabeziez
Burusi azpian geneuzkan azken fusil baldarrekin
babesten ginen
hondamendiaren arkitektura
eta duintasunaren prezioa ezagutzeko
Telefonoak noizbait joko zuen
itxaropenez irauten genuen
Alferrik zen lurrak ereitea
joanak ziren goldeak erabiltzen zekizkiten azkenak
eta belarri bat galtzeko
edo hezur lehorrak topatzeko arriskua zegoen
Soldaduek hemen utzi zituzten bizikletak
eta gurpilekin flotadoreak egin genituen ez itotzeko
Anbulantzia batek telebistako aurkezleren batek
edo Nazio Batuetako agintariren batek
noiz deitu itxaron genuen egunetan
galdetzeko ea gu ginen auxilioka ari ginen bakarrak
munduaren simetriaz galdetzeko
eguzkirik ba ote zen hodeiez bestaldean
Lehen erasoaldietan moztu zituzten telefono hariak
baina joko zuen zain geunden artean
Itxaropena ei da galtzen azkena