Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
ANFIBIOA
Udako eguraldi eguzkitsuaz
bankariak etorri ziren hiriburutik
karramarro txikiak harrapatzera
Portutik aurrera joan ginen
hondartza ikusten zen urruti
basamortua hazten zitzaigun bizkarrean
Haitzetan jesarri ginen
gerriz gora biluzik
zangoak sartu genituen uretan
atzazalak zahartu bezala zuritu zitzaizkigun arte
eta maxkaldu urtaroz kanpoko sagarren modura
Inork ez zituen uholdeak zenbatu
ez eta izurriteak ere
Inor ez zen pasibitate zoriontsu honen errudun
berdin etorriko zen hilobi bat aurkitzeko garaia
edo Iraila
edo izozkiak saltzen zituen emakumea
musukatzeko aukera
Pozik geunden ametsak sortzeko adina
burujabe ginelako
Gero udako ekaitza datorren bezala
abioi astunak etorri ziren
eta gure paretik arin igaro
aitorpen bat sekretu bat
edo korapilo bat askatu bailuten
Minetik jaregin ziren
min materialetik
Materia ez da desagertzen
eraldatu egiten da
Horra gerrak halabeharrez irakatsitako fisika
Eztarriak lehortu zitzaizkigun hautsez
eta oihu egiteaz
Bihotzak heze zeuden eta zangoak fresko
korrika bizkor egiteko
Inork ez zuen gerrara joan nahi